
SANTA AGEDA
Herrikoa
Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz:
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oiñetakoz;
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukera deguna.
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete
gentzake
egun hontako jarduna.
Kalerik kale abesten gabiltz
Santa Ageda aipatzen
guk daukagun borondateaz
ohiturak ez dira galtzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario